Pardonpeton!

La vera aspekto de la retejo ne povas por esti korekte rigardata per via retumilo.
La adreso:
Universala Esperanto-Asocio
Nieuwe Binnenweg 176, 3015 BJ Rotterdam, Nederlando
tel.: +31 10 436 1044
faks.: +49 30 364280169
rete: vidu la liston
 
tekopraga manifesto → esperanto nazioarteko ...
Esperanto nazioarteko hizkuntzaren aldeko mugimenduak paraturiko Pragako Manifestua

Esperantoak aurrera egiteko nazioarteko mugimenduaren kideok honako manifestua munduko gobernu, nazioarteko erakunde eta gogo oneko gizaki orori zuzentzen diogu, hemen azalduriko helburuen alde lanean tinko segitzeko gure asmoa aldarrikatzen dugu, eta erakunde zein gizabanako guztiak gure ahaleginarekin bat egiteko gonbidatzen ditugu.

Esperantoa 1887. urtean sortu zen nazioarteko komunikazioaren esparruan hizkuntza laguntzailea izateko asmoz, eta handik gutxira mintzaira bizi-bizi eta noranahikotu bilakatu zen. Mede osoa baino gehiago da, hizkuntz zein kulur oztopoez gaindi, gizakiak elkarrengana hurbiltzeko balio duela. Bitarte honetan bere mintzalarien helburuek ez dute garrantziarik, ez gaurkotasunik galdu. Ez nazio hizkutza zenbaiten nazioarteko erabilerak, ez komunikaziorako teknologien aurrerapenak, ez mintzairak irakasteko metodologia berriek ez dituzte, zihur aski, honako printzioak gauzatuko, zeinak, gure ustetan, hizkuntz oreka bidezko eta eraginkor baterako noraezekoak baitira.

Demokrazia.

Nazioarteko komunikazioaren antolakuntzak mintzalari batzuk besteen gainetik pribilegiatzen ditu, azken hauek hainbat urte eman behar baitituzte etxekoa ez duten hizkuntza bat ikasten, gehienetan komunikazio gaitasun txikiago batera iristeko. Honelako sistema bat ezin daiteke izan demokratikoa. Esperantoa, beste edozen hizkuntza bezala, borobila ez izan arren, ezin ukatuzkoa da bere lehiakide guztiak gainditzen dituela nazioarteko komunikazioaren berdintasunari dagokiola.

Hizkuntz desberdintasunek maila orotako komunikazio desberdintasunak, nazioartekoa barne, dakartzatelakoan gaude. Gu komunikazio demokratikoaren aldeko mugimendua gara.

Heziketa internazionalista.

Hizkuntza etniko bakoitza kultura, nazio edo estatu (multzo) bati loturik dago. Igelesa ikasleak, esaterako, jakin badaki igelesdun herrien kultura, geografia eta politikaren berri, batik bat Estatu Batuak eta Inglaterrari buruz. Esperanto ikasleak berriz mugarik gabeko munduan bizi dela ikasten du, herri bakoitza bere etxea izanik.

Edozein heziketa munduari buruzko ikuspegi jakin bati loturik dagoelakoan gaude. Gu heziketa internazionalistaren aldeko mugimendua gara.

Eraginkortasun pedagogikoa.

Ikasleetako portzentai txiki batek bakarrik menperatzen du hizkuntza arrotzik. Esperantoa osoki menperatu daiteke, baita norberak bere kontura ikasita ere. Hainbat ikerketek beste hizkuntzak ikasteko Esperantoaren balio propedeutikoa erakutsi dute. Esperantoa ikastea hizkuntz kontzientziaziorako ikastaroen barruan ere gomendatzen da.

Nazio hizkuntzen zailtasuna, ikasle askorentzat, beti oztopo izango delakoan gaude. Ikasle hauek ordea bigarren mintzaira baten ezagueratik aberastuko lirateke. Gu hizkuntzen irakaskuntza eraginkorraren aldeko mugimendua gara.

Eleaniztasuna.

Bi edo hizkuntza gehiagoren jabe diren kideek soilik osaturik dago Esperantodun hiztunegoa. Ezaugarri hau nazioarteko kolektibo gutxik daukate. Mintzalari esperantozale bakoitzak bere gain hartu du hizkuntza arrotz bat, gutxienez ahozko mailan, ikasteko ardura. Honek, askotan, hizkuntza gehiago maitatu eta ikastera darama, horrela norberaren gogo-mira zabalduz.

Edozein hizkuntzaren, minorizatua edo nagusia izan, mintzalarik bigarren hizkuntza bat etxekotu eta bere egiteko aukera benetazkoa eduki beharko lukeelakoan gaude. Gu aukera hori aldarrikatzen duen mugimendua gara.

Hizkuntz eskubideak.

Mintzairen arteko botere banaketa desorekatuak segurtasunik eza dakarkio haintat hizkuntzari, noiz ere ez baita hizkuntz morrontza hutsa munduko biztanlegoaren zati handi bati. Esperantodun hiztunegoak hizkuntza handi eta txiki, ofizial eta ez-ofizialen hiztunak biltzen ditu, elkarrenganako konpromezu batek bat eginik. Hizkuntz eskubide eta erantzunkizunen arteko oreka honek bide bat urratzen du hizkuntz desberdintasunak sortzen dituen gatazkak gainditu eta horien konponbideak garatzeko.

Hizkuntzen botere banaketa makurrak berdintasun printzipioaren kontra jo egiten duelakoan gaude, nahiz eta hainbat nazioarteko agirik hizkuntzen arteko trataera berdinkidea aldarrikatu. Gu hizkuntz eskubideen aldeko mugimendua gara.

Hizkuntz aniztasuna.

Gobernuen eritziz, munduko hizkuntz aniztasuna komunikaziorako eta garapenarako oztopoa da. Esperantodun hiztunegoarentzat ordea noraezeko eta etengabeko aberastasun iturria da. Beraz hizkuntza bakoitza, izaki bizia den bezala, berez eta eitez baliosoa izateaz gain, babesa eta sostengua merezi ditu.

Komunikazio eta garapen politikak, hizkuntza guztien errespetuan eta sostenguan oinarritu ezik, munduko hizkuntza gehienak hil-hurran ipintzen dituelakoan gaude. Gu hizkuntz aniztasunaren aldeko mugimendua gara.

Giza emantzipazioa.

Edozen hizkuntzak askatasuna eta morrontza ematen dizkie bere hiztunei: heuren artean aske mintzatzeko, beste herritako hiztunekin komunikazioa galerazteko. Komunikazio unibertsalerako tresna izateko sortua, Esperantoa giza emantzipaziorako proiektu haundi eta eraginkorretakoa da. Esperantoak giza komunitatean eskua hartzeko aukera ematen dio gizaki bakoitzari, bere kultura eta nortasun propioan sendo erroturik, baina ez kateaturik.

Nazio hikuntzen erabilera soilak, ezin bestaldera izan, adierazpen, komunikazio eta elkartze eskubideei galga jartzen dielakoan gaude. Gu giza emantzipazioaren aldeko mugimendua gara.

tekopraga manifesto → esperanto nazioarteko ...
Supren
UEA, 2022